🤝MASLOWREN PIRAMIDEA (HIRUGARREN MAILA: AFILIAZIOA)

Egun on, irakurle maitea; goazen hirugarren mailarekin Maslowren piramidean: AFILIAZIOA.


Maitasun-premiei eta pertenentzia-sentimenduari buruzkoa da.

Existentzia- eta kontzientzia-maila horretan, kide eta gizarte-premiak dira nagusi: kide izatea, afektibitatea, onarpena, identitatea, familia, afiliazioa, adiskidetasuna, elkartea.

Maitasunaren adibidearekin jarraituz, kontzientzia-maila horretan bikotearen eta familiaren zentzua gainditzen da; hori jada ez da itxia.

Pertsonak modu zabalagoan behar ditu kide izatea eta afektibitatea, maitasun inklusiboagoa eta eskuzabalagoa da, besteekiko agertzeko beldur gutxiago du, bere interesa ez baitago familia-giroan eta babesean (aurreko mailan bezala), hedapenean baizik.

Leialtasunaren esparrua komunitatera, lantaldera, elkarteetara... zabaltzen da, pertsonak maitasuna adierazten du eta taldean maitatua sentitzen da. Bikotekidearen edo familiaren maitasunarekin ere ez du nahikoa, harreman sozial konstruktiboak behar dira, pertsona baliagarri, onartua eta estimatua sentitzeko. Arestian azaldutako guztiagatik, maitasun-energiaren zati bat kanporantz bideratzen da, eta pertsona energia horretaz ere elikatzen da, bera edo familiako talde itxi eta txikia edo aurreko kontzientzia-mailako klana baino zerbait handiagoaren zati sentitzen delarik.

Elkartegintza, elkartasuna, gizarte-borroka eta errebindikazioa, helburu komunak bilatzea, lagun-taldeko kide izatea edo GKEetan parte hartzea dira hirugarren mailako premiak.

Maila horretan, norbera eta bere ingurune hurbila baino handiagoa den zerbaitetako kide izatearen sentimendua dago, eta horrek kausa babesteko, borrokatzeko eta aldarrikatzeko gogoa sortzen du.

Bihar laugarren mailarekin jarraituko dugu Maslowren piramidean: ERREKONOZIMENDUA.

Jaso besarkada bat bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN