💛ENCIENDE TU CORAZÓN (Trilojia)

Egun on nire jarraitzaile leiala; artikulu hau  ILUSIOZ beteta idazten dut.

Gaur, idatzi dudan trilojia aurkeztu nahi dizut: ENCIENDE TU CORAZÓN. 
Bertan, garapen pertsonalerako 30 ikasgai aurkituko dituzue. Nire obra hiru zatitan banatzea erabaki dut; izan ere, zerbait teoriko-praktikoa denez, nire asmoa garapen pertsonalerako bidea poliki eta gogoa galdu gabe egitea da. Azaldu nahi dizut: liburuan aurkituko dituzun ariketekin, emozio asko mugituko zaizkizue, eta 30 ikasgaiak elkarrekin planteatuz gero, zuetako asko adoregabetu egingo zarete eta liburua erdizka utziko duzue. Horregatik erabaki dut Kaizen metodoa (urratsez urrats) erabiltzea trilogiari etekinik handiena atera diezaiozuen eta, horrela, hurrengo mailara pasatzea.

Beharrezkoa ikusiz gero, irakurketa prozesu terapeutiko baten laguntzarekin egitea gomendatzen dizuet, izan ere, ez duzue jakingo irakurketan agertuko zaizkizuen emozioak eta sinesmen-aldaketak maneiatzen.

Bidaia zoragarria izango da, eta hurrengo mailara eramango zaitu.

Liburuak oraingoz Amazonen bakarrik daude  salgai;  Eskerrik asko blog honetan egunero irakurtzeagatik, eta trilogia ere irakurri eta praktikan jartzea espero dut.

Bihotz biziz beteriko mundu baten alde:

EGIN ZURE ALDEKO APUSTUA

PIZTU BIHOTZA

Liburuen barruan ikusiko dugu elkar.

Jaso besarkada bat bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN