💪GALDERA AHALTSUAK (ERANTZUKIZUNA HARTZEKO)

Egun on, irakurle maitea; atzo aurreratu nizun bezala, gaur zure ekintzen erantzukizuna hartzeko egin ditzakezun galderak ikusiko ditugu.

Honako hauek dira:

Zertarako uste duzu zabaltzen duzula irudi hori?

Zer dago zure esku?

Zer konpromiso maila hartzen duzu?

Zer egiten duzu gustatzen ez zaizuna aldatzeko?

Zer egiten duzu zure helburua lortzeko?

Gogoan izan adibide gutxi batzuk baino ez direla; ziur askoz gehiago bururatzen zaizkizula.

Garrantzitsua da zure ekintzen erantzule egitea edo ez egitea, gainerakoei errua ez botatzeko; gertatzen zaizun guztiaren erantzukizuna zurea da, zurea bakarrik.

Ekintzara pasatzen laguntzen diguten galderak ikusiko ditugu bihar.

Jaso besarkada bat bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz. 

💛💛💛💛

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN