👑ERREGEAREN IKASKUNTZA
Egun on, irakurle maitea; gaur honako ipuin hau utzi nahi dizut: "Erregearen ikaskuntza". Honela dio:
"Errege bat herri harritsu batean zebilen, haserretu egin zen eta esan zuen:
- Behi guztiak hiltzea eta herri osoa alfonbratzea nahi dut!
Bertako jakintsuak bildu eta esan zioten:
- Ongi da, errege, hamar mila behi hil behar ditugu, larru guztia ondu, eta hamar urteren buruan erresuma osoa alfonbratuko dugu gure erregeak minik har ez dezan.
Eta bufoi batek zerbait esateko baimena eskatu zion eta erregeak baiezkoa eman zion.
- Zergatik ez dute behi bat hiltzen, larrua atera eta zapatak egiten?
"ORDUAN IKASI ZUEN ERREGEAK HOBE ZELA NORBERA ALDATZEA, HERRI OSOA ALDATZEN SAIATZEA BAINO".
Bihotzetik besarkada bat jaso eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina