✋UKO EGIN
Egun on, irakurle maitea; gaur uko egitearen alde osasungarriaz hitz egin nahi dizut...
UKO EGITEA... EUTSI ausardia eta heldutasunaren sinonimoa den kultura batean, hau esatera natorkizu:
- Ez, ez dugu zertan jasan gustuko ez ditugun lanak.
- Ez dugu minik ematen diguten harremanik izan behar (gurasoak, seme-alabak, bikoteak).
- Ez dugu jasan behar "maitasunaren izenean" gaizki sentitzen garen lekuan (bikotea, lana, dena delakoa).
Jasaten dugunean, guretzat baliotsuak diren gauzak alde batera uzten ditugu.
Azkenean, zapalduta sentitzen gara, eta auto-konpetentziaren zentzua murriztu egiten da. Ematen digutena baino gehiago ematen dugula sentitzen dugu, eta frustrazioa areagotu egiten da.
Gero esaten digute "depresioa daukagula" gure artean zerbait txarra balego bezala, benetan, zu ez zarenean, besteak direnean zurekin harremanetan... Barregarria, bai; baina egia!
Gainerakoek, ekarpenak egin beharrean, kendu egiten dizkizute; konponbidearen parte izan beharrean, arazoaren parte diren horiek; bizitza eta poza injektatu beharrean, negatibotasuna, mina eta frustrazioa injektatzen dizkizuten horiek...
Gaur animatzen zaitut UKO egitera, bai... UKO EGIN zu zeu izateari uzten dizun eta hazten, aurrera egiten edo zure zoriontasun osoa lortzen uzten ez dizun guztiari.
Beldurra ematen du, Bai!
Zure ametsen atzetik ibiltzeak beldurra ematen du beti.
Baina beldurrarekin egin dezakezu, arriskuak eta ahaleginak balio dute...
Pozak balio du!
Hik balio duk!
Bihotzetik besarkada bat jaso eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina