🗣️TXUTXUMUTXUEKIN DATOZENEAN
Egun on, irakurle maitea; gaur 3 iragazki erabiltzen erakutsi nahi dizut txutxumutxuekin datozenerako...
TXUTXUMUTXUEKIN DATOZENEAN, JAR DEZAGUN PRAKTIKAN SOKRATESEN PROBA.Antzinako Grezian Sokratesek jakinduria-ospe handia zuen. Egun batean norbait etorri zen filosofo handiarekin elkartzera, eta esan zion:
– Badakizu zer entzun dudan zure lagunari buruz?
– Unetxo bat – erantzun zuen Sokratesek –, kontatu baino lehen, hiru baheen proba egin nahi nizuke.
– Hiru baheak?
- Bai -jarraitu zuen Sokratesek-, besteei buruz edozer kontatu aurretik, esan nahi dena iragazteko denbora hartzea ona da. Hiru baheen froga deitzen diot. Lehen bahea egia da. Egiaztatu duzu esango didazuna egia den?
– Ez, entzun besterik ez dut egin.
– Oso ondo. Beraz, ez dakizu egia den. Bigarren bahearekin jarraituko dugu, ontasunarenarekin. Nire lagunari buruz esan nahi didazuna ona da?
– A, ez! Aitzitik.
- Orduan, -galdetu zuen Sokratesek-, berari buruzko gauza txarrak kontatu nahi dizkidazu, eta ez zaude ziur egiazkoak direnik ere. Agian hirugarren galbahearen froga pasa dezakezu oraindik, erabilgarritasunarena.
Lagungarria al da nik jakitea zer esango didazun lagun honi buruz?
– Ez.
- Orduan -bukatu zuen Sokratesek-, kontatu behar zenidana ez da egia, ez ona, ez baliagarria; zergatik esan nahi zenidan?
"Hobe dezagun gure bizitza indibiduala, eta gizartea ere aldatu egingo da".
Bihotzetik besarkada bat jaso eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina