🤝FAMILIAREKIKO LEIALTASUNA
Egun on, irakurle maitea;
Familia baten bihotzean ikusezinak diren loturak daude. Sarritan, gure bizitzako erabakiak eta sentimenduak gure arbasoekin edo gure senideekin lotutako leialtasun horiek baldintzatutak hartzen ditugu.
Leialtasun horiek ez dira beti kontzienteak; askotan, isilean bizitzen ditugu, gure bidean zama bihurtzeraino.
Batzutan sufrimendua errepikatzen dugu, besteetan gure zoriontasuna atzeratzen dugu familiaren historiari leial jarraitzeko.
Familia-leialtasunak ulertzea eta argitzea funtsezkoa da Askatasunez bizitzeko.
-
Jatorria errespetatu, baina zure bizitza ere bai.
-
Onartu momentu honetan daukazuna eta harro egon zuk egiten ari zarenarekin.
-
Utzi alde batera, zure bizitza okerrera eramaten duen hori.
-
Maitasunetik, eskerrak eman eta merezi duzun bizitza bizi.
Askatasun pertsonala eta familiarekiko errespetua elkarrekin bizi daitezke. Leialtasuna ez da kate bat izan behar, baizik eta maitasunetik aukeratutako zerbait.
Bihotzetik besarkada bat jaso eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#FamiliaLeialtasunak
#BideBerria
#BarneIndarra
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina