🍫 GOSE EMOZIONALA
Egun on, irakurle maitea;
Gose fisikoa eta gose emozionala ez dira gauza bera.
Gose fisikoa gorputzak elikagaiak behar dituenean agertzen da: urdaila hutsik dago, energia falta da eta janari osasuntsuak ere erakartzen gaituzte.
Baina gose emozionala beste zerbait da. Normalean estresa, tristura, asperdura edo hutsunea sentitzen dugunean agertzen da. Ez dugu gorputzak benetan behar duelako, baizik eta barruko hutsune bat betetzeko.
👉 Gose emozionala identifikatzeko gako bat: bat-batean agertzen da, janari zehatz baten desira pizten du (normalean gozoak edo gazituak) eta jaten dugunean errudun edo hutsik sentitzen gara.
Arreta jarri zure gorputzari: galdetu zeure buruari ea benetan fisikoki gose zaren, edo zure emozioek ari ote diren gidatzen.
Kontzientzia hau izatea, da lehen pausoa zure burua hobeto ulertzeko eta emozioak beste modu osasuntsuago batean kudeatzeko.
Bihotzetik jaso besarkada bat eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#GoseEmozionala
#Kontzientzia
#Osasuna
#Autoezagutza
#BarrukoBakea
#Emozioak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina