💧HIDRATATUTA MANTENTZEAREN GARRANTZIA

Egun on, irakurle maitea;

Gure gorputza uraren bidez bizirik mantentzen da. 

Askotan ez gara konturatzen hidratazioak gure osasunean eta eguneroko ongizatean duen eraginaz. Edateko ohitura egokia izatea ezinbestekoa da gure energia, kontzentrazioa eta oreka emozionala mantentzeko.

Gorputzaren funtzio guztiak uraren mende daude: odolaren zirkulazioa, digestioa, larruazalaren elastikotasuna eta baita gure garunaren jarduera ere. Nahiko ur edateak gorputza bizirik eta osasuntsu edukitzea bermatzen du.

Askotan gosearekin nahasten dugu egarria. Buruko mina, nekea edo kontzentrazio falta hidratazio eskasaren ondorio izan daitezke. Zure gorputzak bidaltzen dizkizun seinale horiei adi egotea da lehen urratsak esagutzea, oso garratzitsua da.

Bero asko egiten duenean, kirola egiten duzunean edo eta alkohola edaten duzunean, deshidratatzeko arriskuan jartzen zara. Adi egon urratsei, eta ura edan, naiz eta egarririk ez izan, batez ere 70 urte baino gehiago baldin badauzkazu.

Jaso besarkada bat bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛


#hidratazioa

#osasuna

#emozioak

#odola

#larruazala

#digestioa

#gorputza


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN