😡MAIZ HASERRETZEN ZARA? ZURE BALIOAK BERRIKUSTERA GONBIDATZEN ZAITUT
Egun on, irakurle maitea;
Haserrea gizakiaren emozio natural bat da. Baina, maiz errepikatzen denean, gure barruan zerbait ondo ez dabilela seinalatzen ari da.
Askotan ez gara konturatzen, baina gure balioak eta gure eguneroko errealitatea talka egiten dutenean sortzen da tentsio hori.
Zure buruari galdetu:
-
Zeren aurrean egiten dut eztanda behin eta berriro?
-
Zein balio ari dira zapaltzen nire inguruan?
-
Nire erreakzioak bat datoz nire benetako balioekin?
Baliteke ohartzea zure inguruan gertatzen denak ez dizula errespetua ematen, edo zure mugak ez dituztela kontuan hartzen. Edo, agian, zuk zeuk ez dituzula argi ezarri.
Balioak berrikustea aukera bat da haserrea ulertzeko eta bideratzeko. Zure benetako balioekin konektatzen zarenean, barneko lasaitasuna handiagoa da, eta zure erreakzioak argiagoak eta koherenteagoak dira.
Ez ahaztu:
Haserreak zuretzat zer den garrantzitsua erakusten dizu.
Entzun mezua eta erabili indar hori zure bizitza norabide osasuntsuago batean eramateko.
Bihotzetik besarada bat jaso eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#Balioak
#Haserrea
#Kontzientzia
#Lasaitasuna
#BarneIndarra
#HazkundePertsonala
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina