💰 NOLA AURREZTU, BIDEAN AMORE EMAN GABE
Egun on, irakurle maitea;
Aurreztea ez da erraza, eta askotan gure buruak mila aitzakia bilatzen ditu: "ez dut nahikoa irabazten", "beti sortzen dira gastu berriak", edo "ezin dut nire plazerrak alde batera utzi".
Baina egia da aurrezteko ohiturak ez direla soilik diru kontua, baizik eta jarrera eta diziplina kontua ere bai.
Gure ohiturak, irabazten dugunarekin, lehenengo zor deguna ordaintzea da eta gero sobratzen dena, ahal badugu aurrezteko uzten dugu, eta hor dago akatsa...
Lehenik eta behin, guretzako dirua jaso behar dugu, soldataren 10%, 5% ustekabeak ordaintzeko utzi behar dugu eta gainontzekoa, hileko gastuak, hileko zorrak ordaintzeko.
Ongi legoke Excel bat eramatea zure hileko gastuak kontrolatzeko: argindarra, ura, telefonoa, gasa, alokairua, hipoteka, ikastetxeak... Horrela, zaila izango da aurreikusi gabeko gasturen bat etortzea eta errazagoa izango da zure finantzak antolatzea.
Jaso besarkada bat bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#Aurreztea
#Finantzak
#ZureEkonomia
#EkonomiaPertsonala
#Oreka
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina