📛NOLA LAGUNDU URDAILEKO ULTZERA SENDATZEN

 Egun on, irakurle maitea;

Urdaileko ultzera azido gastrikoek eta hesteetako hormak narritatzeak eragindako zauria da. Gehienetan Helicobacter pylori bakterioak edo antiinflamatorioen erabilera luzeak sortzen du, baina estresak eta elikadura-ohitura desegokiek ere lagundu dezakete.


Zure gorputzak bere sendatze-prozesua egin dezan, garrantzitsua da:

✨ Janari arinak eta maiz jatea, otordu astunak saihestuz.

✨ Kafea, alkohola eta pikanteak murriztea.

✨ Frijituak eta oso gantzatsuak baztertzea.

✨ Elikagai fresko eta naturalak aukeratzea: barazkiak, fruta bigunak, lekale arinak.

✨ Estresa gutxitzeko arnas ariketak eta erlaxazio-teknikak praktikatzea.


Medikuaren jarraibideak beti lehenetsita, elikadura osasuntsu eta bizimodu lasaia zure aliaturik onenak izango dira sendatze-bidean. 

Gogoratu: zure urdaileko zauria zure gorputzaren seinale bat da, erritmoa moteldu eta gehiago zaindu, lehen bait lehen ultzera sendatu dadin.

Bihotzetik jaso besarkada bat eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛



#Osasuna

#Autokontu

#Sendatzea

#BiziKalitatea

#Lasaitasuna





🕉️ Nire gorputzari entzuten diot eta maitasunez laguntzen diot sendatzen.




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN