🍲KONTZIENTEKI JATEA: JANARIA AUTOZAINTZAREN EKINTZA BIHURTZEA
Egun on, irakurle maitea;
Askotan jatea automatikoki egiten dugu: presaka, pantailaren aurrean edo estresaren erdian. Baina elikadura kontzientea ez da sueloik zer jaten duzun; nola jaten duzun da benetako aldea sortzen duena.
Kontzienteki jateak esan nahi du unean egotea, zaporea, usaina eta testura sentitzea. Arnasa hartzea otorduaren aurretik, gorputzari galdetzea benetan gose dagoen ala ohituragatik jaten ari zaren. Horrek digestioa hobetzen du, baina batez ere lotura sakonagoa sortzen du zure gorputzarekin .
Jatea erritual bihurtzen denean, gorputza ez ezik bihotza ere elikatzen da. Orduan, janaria ez da hutsune bat betetzeko tresna, baizik eta maitasuna emateko eta jasotzeko une txiki bat .
Zure otordu bakoitza aukera da: arnasa hartu, eskerrak eman eta gozatu kontzienteki.
Bihotzetik jaso besarkada bat eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#ElikaduraKontzientea
#Autozaintza
#OngizateIntegrala
#GorputzaEtaBurua
#BizitzaOrekatua
#ArnasketaEtaLasaitasuna
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina