🪷KRISI BATEN ONDOREN ZEUREGAN ITZULTZEKO ARTEA

Egun on, irakurle maitea;

Bizitzak noizbehinka astintzen gaitu. Bat-batean, oinarriak mugitzen dira: lana, harremanak, osasuna, norberaren norabidea… eta orduan krisia agertzen da. 

Askotan pentsatzen dugu krisia hondamendia dela, baina egia da berreraikitzeko gonbidapena dela. Krisiaren bidez bizitzak esaten digu: “Itzuli zeuregan.”


💔 Krisiak ez du zure balioa kentzen; zure egia agerian uzten du. Askotan beharrezkoa da guztia apurtzea, berriro eraikitzeko zerbait sendoago eta benetakoagoa.


🌿 Zeuregan itzultzeko artea,  isiltasunetik hasten da. 

Arnasa hartu, negar egin behar baduzu, egin; baina utzi zure emozioei espazioa. 

Lasaitasunaren bidez zure barneko ahotsa berriro entzuten hasten da, eta pixkanaka ulertzen duzu: ez zara gertatzen zaizuna, zure baitan dagoen indarra baizik.


💫 Ez saiatu aurreko egoerara itzultzen. Ez zara lehengoa. Krisi bakoitzak zerbait irakasten dizu, eta orain beste pertsona bat zara: kontzienteagoa, ausartagoa eta benetakoagoa.


Berriz hastea ez da porrota, baizik eta eraldaketaren seinale.

Eta zure bidera itzultzen zarenean, zure bihotzak esango dizu: etxean nago berriro.


Bihotzetik jaso besarkada bat eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛


#Autoezagutza

#KontzientziazBizitzen

#IndarBarrutik

#Eraldaketa

#BakeInteriorekoBidea

#ArnasaEtaBizitza

#OngizateIntegrala

#AneLoreAlzuri




Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN