🌐SARE SOZIALEK BAKARDADE-SENTSAZIOA NOLA AREAGOTZEN DUTEN
Egun on, irakurle maitea;
Gaur egun inoiz baino konektatuago gaude: mezu azkarrak, argazkiak, istorioak, iruzkinak… dena segundo gutxitan parteka daiteke. Baina, paradoxikoki, zenbat eta konektatuago egon, orduan eta bakartiago senti gaitezke .
¿Zergatik?
Sare sozialetan agertzen dena ez da beti egia osoa.
Denok erakusten dugu gure alde onena, gure une zoriontsuenak, gure arrakastak. Eta horrek konparazio isil bat sortzen du: “Zergatik ez naiz ni horrela sentitzen?”, “Zergatik ez dut nik horrelakorik bizi?”.
🌙 Horrela, kanpoko distira barruko hutsune bihurtzen da.
Eta bakardadea ez da jende faltagatik agertzen,
baizik eta benetako konexio falta agerian geratzen delako.
Gainera, sare sozialen zaratak ez digu atsedenik ematen:
beti prest egon behar bagina bezala,
beti irribarretsu,
beti presente…
baina emozionalki, urrun.
Benetako lotura ez da “like” batekin sortzen,
baizik eta begiradarekin, presentziarekin, entzute sakonarekin.
Eta hori pantailak ezin du ordezkatu.
Gakoa ez da sare sozialak uztea,
baizik eta modu kontzientean erabiltzea ,
eta gure harreman errealak elikatzea,
isiltasunean eta egia osoan oinarrituta.
Bihotzetik jaso besarkada bat eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#bakardadea
#saresozialak
#isolamendua
#kontzientzia
#ongizateemozionala
#autoezaguntza
#presentzia
#terapiaholistikoa
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina