🎄GABONETAN EZ DIOZU EZER ZOR INORI: ASKATU ZOR EMOZIONALA

Egun on, irakurle maitea;

Askotan, Gabonak heltzen direnean, barruan zama ikusezin bat aktibatzen da.

Ez da dirua.

Ez da oparia.

Zor emozionala da.


Deitu behar duzula sentitzen duzu.

Joan behar duzula, gogorik ez izan arren.

Isilik geratu, min egiten dizuten hitzen aurrean, “horrela izan delako beti”.


Zor diozulako sentsazioa.

Zerbait konpentsatu beharko bazenu bezala.

Maite izan zaituztelako, zaindu zintuztelako… edo besterik gabe, familia direlako.


Baina maitasuna ez da zor bat.

Eta harremanek ez lukete ordainik eskatu behar.


Askotan, zor emozional hori haurtzaroan sortzen da.

Zure beharrak bigarren planoan utzi zenituen momentuetan.

Onartuak izateko moldatu zinenean.

“Ez dadila haserretu”, “ez dezadan hutsik egin”.


Eta horrela ikasi zenuen:

zure burua alde batera uzten,

lasaitasuna besteengan bilatzen,

eta zeure muga propioak zalantzan jartzen.


Baina Gabonak ez dira ordainketa-egutegi bat.

Ez zaude hemen besteak pozik mantentzeko.

Ez diozu ezer zor min egiten dizun harreman bati eustearen truke.


Zure lasaitasuna ez da negoziagarria.

Zure ongizatea ez da azalpenen menpekoa.


Askatzeko ausardia batzuetan errua sentitzea da.

Baina erru hori zaharra da.

Ez da egia, ohitura baizik.


Aurten, agian, oparirik handiena hau da:

zeure buruari zor diozun lehialtasuna berreskuratzea.


Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛


#Gabonak

#zorEmozionala

#mugak

#kontzientziaEmozionala

#autozainketa

#askatasunBarnekoa

#AneLoreAlzuri



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN