🌼BETETZEN DIREN ASMO TXIKIAK

Egun on, irakurle maitea.

Askotan helburu handiak jartzen dizkiogu geure buruari. Aldaketa sakonak, erronka erraldoiak, “dena edo ezer ez” pentsamendutik sortutako asmoak. Baina bidean, gehienetan, nekea eta frustrazioa agertzen dira.

Bai betetzen diren asmo txikiak beste leku batetik jaiotzen dira. Errealitatetik, egunerokotasunetik, eta batez ere, errukitik. Ez dute presiorik sortzen, baizik eta konfiantza. Pauso txiki bakoitzak norabidea aldatzen du, nahiz eta askotan ohartu ez.

Asmo txikiak betetzeak barne-indarra elikatzen du. “Gai naiz” sentipena sendotzen da, eta horrek motibazioa ekartzen du. Ez da perfektua izatea kontua, jarraitzea baizik.

Handia dena txikitik eraikitzen da. Egunero apur bat zaintzea, entzutea, aukeratzea. Horiek dira benetan irauten duten aldaketak.

Zure buruarentzat posible dena aukeratzen duzunean, bidea atseginagoa bihurtzen da. Eta horrela, pausoz pauso, asmoak errealitate bihurtzen dira.


Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛


#asmotxikiak

#egunerokotasuna

#kontzientzia

#hazkundepausozpauso

#autozainketa

#barneindarra

#AneLoreAlzuri

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN