🧬 AMORRU HEREDATUA: IKASI ZENUENA ISILTZEN
Egun on, irakurle maitea.
Batzuetan sentitzen duzun haserrea ez da gaurkoa soilik.
Ez da une jakin batekoa, ezta egoera zehatz baten ondorio hutsa ere.
Askotan, amorrua heredatua da, ikusi zenuena, ikasi zenuena, esan ezin izan zena.
Familia askotan, emozio batzuk ez ziren ongi etorriak: ez haserrea, ez kexa, ez desadostasuna.
Isiltasuna baloratu zen, eutsi, aguantatu, ez erantzun eta horrela, hitzik esan ez zenak gorputzean hartu zuen lekua, amorrua pilatu zen.
Belaunaldiz belaunaldi, izena jarri gabe.
Ikasi zenuen isiltzen, baina gorputzak ez zuen ahaztu.
Amorrua heredatua askotan modu sotilean agertzen da: tentsio iraunkorra, suminkortasuna, eztanda neurrigabeak egoera txikietan, ez da gehiegikeria, istoria da.
Zure aurretik beste batzuek ezin izan zutena esaten ari da:
Mugak jarri.
Bidegabekeria seinalatu.
Beren burua defendatu.
Amorru hori entzutea ez da iragana berriz bizitzea, amaitzea da.
Ez duzu zama hori eramaten jarraitu behar, ez duzu isiltasuna heredatu behar.
Zuk aukera duzu: entzuteko, ulertzeko, eta bestela erantzuteko.
Amorru heredatua kontzientziara ekartzen duzunean, askatzen hasten da.
Ez desagertuz, baizik eta bere lekua aurkituz.
Eta hor, zure ahotsa hasten da.
Zure muga.
Zure egia.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#amorrua
#amorruHeredatua
#emozioak
#kontzientzia
#askapena
#barnehistoria
#autozaintza
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina