🌪️ AMORRUA ANTSIETATE BIHURTZEN DENEAN
Egun on, irakurle maitea.
Batzuetan ez zara haserre sentitzen, antsietatea da nagusi, barruko urduritasuna, lasaitasun eza.
Baina askotan, antsietate horren sustraian, amorrua adierazi gabea dago.
Haserrea adieraztea arriskutsua izan denean, gatazka saihestu behar izan duzunean, edo “hobeto isilik” ikasi zenuenean, gorputzak tentsioa beste modu batean askatzen du.
Eta hor hasten da antsietatea.
Amorrua kanpora joan beharrean, barrura biratzen da.
Pentsamendu bizkor bihurtzen da, kezka etengabe, kontrol beharra.
Antsietatea askotan ez da beldur hutsa, energia blokeatua da, muga jarri ez duen indarra, esan gabe geratu den “nahikoa da”.
Horregatik, antsietatea lasaitzen saiatzea amorruaren jatorria entzun gabe askotan ez da nahikoa.
Galdera hauek lagungarri izan daitezke:
non ari naiz neure burua eusten?
zer ez naiz esaten ausartzen?
zer egoeratan ari naiz nire muga zapaltzen?
Amorrua entzuten hasten zarenean, antsietateak informazioa ematen du.
Ez da etsai bat, abisua da eta amorruari leku egiten diozunean, mugak jartzen hasten zarenean, edo barrutik egia onartzen duzunean, antsietateak arnasa hartzen hasten da. Ez berehala. Ez magikoki.
Baina zintzotasunez.
Amorrua eta antsietatea ez dira aurkariak, istorio bereko bi atal dira eta biak entzutea, autozaintza sakona da.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#ira
#antsietatea
#emozioak
#autozaintza
#kontzientzia
#mugak
#barneentzutea
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina