🔥 GATAZKA SAHIESTEN DUEN TRANZENDENTZIA FALTSUA
Egun on, irakurle maitea;
Batzuetan “tranzenditu” dugula esaten dugu, baina egia esan, gatazka saihesten ari gara:
- Isilik geratzen gara.
- Ez dugu ezer esaten.
- “Ni gainetik nago” esaten dugu, baina barruan, zerbait uzkurtzen da.
Tranzendentzia faltsuak bake itxura dauka, baina askotan beldurra da:
- Konfrontazioaren beldurra.
- Desadostasunaren beldurra.
- Baztertua izateko beldurra.
Ez erreakzionatzea ez da beti kontzientzia, batzuetan, deskonexioa da.
Zure haserrea ukatzea ez da hazkundea.
Zure mugak ez adieraztea ez da espiritualtasuna.
Zure egia irentsi eta irribarre egitea ez da heldutasuna.
Gatazka saihesten duen “tranzendentzia” askotan auto-ukapena da.
Benetako hazkundea ez da gatazkarik ez edukitzea, baizik eta gatazka modu kontzientean bizitzea.
Zure desadostasuna adieraztea.
Zure mugak argi jartzea.
Zure emozioak errespetatzea.
Bakea ez da beti isiltasuna, batzuetan, egia esatea da eta egia esateak deserosoa izan daiteke, baina deserosoa izatea ez da atzerapausoa, sarritan, benetako pausoa da.
Tranzendentzia ez da bizitzatik urruntzea.
Ez da “gainetik egotea”.
Ez da sentitzen ez duzula itxurak egitea.
Tranzendentzia da presente egotea, gatazkan ere bai.
Zure burua galdu gabe.
Bestea suntsitu gabe.
Egiaz eta arduraz.
Gatazka saihesten baduzu, agian bake faltsu bat lortuko duzu, baina zure barnean tentsioa geratuko da.
Egiaz hazten zarenean, gatazka ez da mehatxu bat, elkarrizketa bat da.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#tranzendentzia
#gatazka
#kontzientzia
#mugak
#heldutasuna
#egia
#barneindarra
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina