🌸HAUTSI AURRETIK ATSEDENAREN MEREZIMENDUA SENTITZEA
Egun on, irakurle maitea.
Askotan atsedenari berandu heltzen diogu, gorputza dagoeneko nekaturik dagoenean, burua saturatuta dagoenean, barruak ezin duenean gehiago.
Ikasi dugu atsedenak justifikazioa behar duela.
Lan asko, nekea agerian, ia apurtuta egon arte.
Baina atsedenak ez luke azken aukera izan behar.
Ez da kolapsoaren ondorengo saria, oinarrizko beharra da.
Hautsi aurretik atseden hartzea errespetua da, entzutea, prebentzioa, autozaintza kontzientea.
Ez duzu zertan muturreraino iritsi gelditzeko.
Ez duzu zertan frogatu nekatuta zaudela atseden hartzeko.
Zure gorputzak lehenago hitz egiten du, nekea sotila denean, kontzentrazioa jaisten denean, barneko tentsioa handitzen denean.
Momentu horietan gelditzea ausardia da, zure buruaren alde egitea da eta merezimendua praktikan jartzea.
Atsedena ez da ahultasuna, adimena da eta maitasuna.
Hautsi aurretik gelditzen zarenean, zerbait sakonki sendatzen hasten da.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz
💛💛💛💛
#atsedena
#merezi
#autozaintza
#gorputzaentzun
#nekea
#kontzientzia
#sendatzea
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina