🧊 TRISTURA ETA APATIA IRA IZOTZTU GISA
Egun on, irakurle maitea.
Batzuetan ez zara haserre sentitzen.
Ez dago eztandarik.
Ez dago amorru agerikorik.
Badago tristura.
Apatia.
Indarrik eza.
Baina askotan, horren azpian haserre izoztua dago.
Haserrea adieraztea arriskutsua izan denean, ezinezkoa, edo debekatua, gorputzak energia hori geldiarazi egiten du.
Borrokatu ezin.
Ihes egin ezin.
Eta orduan, izoztu.
Haserrea kanpora joan beharrean, barruan gelditzen da.
Mugimendurik gabe.
Ahotsik gabe.
Eta denborarekin, tristura bihurtzen da.
Apatia.
Bizitzarako gogo falta.
Ez da benetako desinteresa.
Ez da nagikeria.
Ez da axolagabekeria.
Babes mekanismo bat da.
Gorputzak esan zuen: ez da segurua haserretzea. ez da segurua erantzutea eta energia hori itxita geratu zen.
Haserre izoztuak ez du zaratarik egiten.
Baina pisua du.
Barrua agortzen du.
Bizitza moteltzen.
Horregatik, tristura eta apatia askotan ez dira konpondu behar.
Ulertu behar dira.
Galdera leun batek atea ireki dezake: zer haserre ezin izan dut adierazi?
non gelditu naiz geldirik neure burua babesteko?
zer gertatuko litzateke orain pixka bat askatuko banu?
Haserrea ez da desagertzen izozten denean, zain geratzen da eta entzuna denean, epairik gabe, presarik gabe, pixkanaka desizozten hasten da.
Orduan, tristura arintzen da.
Apatia mugitzen hasten da.
Eta bizitza, berriro, barrutik etortzen hasten da.
Ez da azkarra.
Ez da bortitza.
Baina egiazkoa da.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz
💛💛💛💛
#tristura
#apatia
#iraizoztua
#emozioak
#kontzientzia
#autozaintza
#sendatzea
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina