🫶ZAINTZA FISIKOA JASOTZEKO ZAILTASUNA
Egun on, irakurle maitea.
Askotan errazagoa zaigu zaintzea jasotzea baino.
Besteak artatzea, laguntzea, egonkorra izatea.
Baina zaintza fisikoa jasotzea… horrek zerbait sakona ukitzen du.
Batzuentzat deserosoa da, beste batzuentzat, arriskutsua.
Eta askorentzat, errudun sentiarazten du.
Zaintza fisikoa jasotzean, kontrola pixka bat askatu behar da, ahultasuna onartu, beharrak agerian utzi.
Eta hori ez da beti segurua sentitu izan.
Agian ikasi zenuen bakarrik moldatzen, edo inor ez zegoela, edo ez zela komeni gehiegi behar izatea.
Orduan gorputzak ikasi zuen eusten, ez eskatzen, ez jasotzen.
Baina zaintza fisikoa ez da mendekotasuna, ez da atzerapausoa, harremana da, konfiantza eta sendabidea.
Gorputzak ukitua behar du, atsedena, laguntza eta hori jasotzea ez da ahultasuna, baizik eta segurtasunaren seinale.
Zaintza jasotzen hasten zarenean, gorputzak lasaitzen ikasten du eta barruak ere bai.
Ez duzu dena bakarrik egin behar. Ez duzu beti eutsi behar.
Zure gorputzak zaintza merezi du eta jasotzea… ere ikasten da.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz
💛💛💛💛
#zaintzafisikoa
#jasotzea
#autozaintza
#gorputza
#merezi
#konfiantza
#sendatzea
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina