🌱 ALDATZEN HASTEN ZARENEAN AGERTZEN DEN BELDURRA
Egun on, irakurle maitea;
Aldaketa hasten denean, zerbait barruan mugitzen da:
- Batzuetan ilusioa da.
- Beste batzuetan, askatasunaren zapore berria.
Baina askotan, beldurra ere agertzen da.
Zure pentsatzeko modua aldatzen hasten denean, zure ohiturak mugitzen direnean, zure harremanak ere kolokan jar daitezke eta horrek segurtasun eza sortzen du.
Ez delako bakarrik kanpokoa aldatzen, barrukoa ere eraldatzen ari da.
Ezagutzen zenuen “zu” hori pixkanaka desegiten doa eta oraindik ez duzu guztiz ezagutzen bihurtzen ari zaren pertsona hori, horregatik agertzen da beldurra:
- Ezezagunaren beldurra.
- Bakardadearen beldurra.
- Besteek ulertuko ez zaituztenaren beldurra.
Baina beldur hori ez da seinale txarra, aldaketaren atean zaudela adierazten du.
Hazten ari zarela, zure egiarekin hurbiltzen ari zarela.
Beldurrak askotan atzera egiteko gonbita egiten du, ezagunera itzultzeko.
Baina zure barnean badago beste ahots bat ere, isilagoa, baina sendoagoa, aurrera egitera bultzatzen zaituena.
Eta hor dago benetako ausardia, ez beldurrik ez izatea, baizik eta beldurrarekin batera aurrera egitea:
- Zure erritmoan.
- Zure egiarekin.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#aldaketa
#beldurra
#hazkundea
#kontzientzia
#ausardia
#barnealdaketa
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina