🌿 HAZTEAREN DESEROSOTASUNA

Egun on, irakurle maitea;

Haztea ez da beti erosoa.

Askotan, hazkundea edertasunarekin eta lorpenarekin lotzen dugu.

Baina egia da prozesu horrek deserosoa izan ohi dela.

Zerbait barruan mugitzen hasten denean,

ez zara lehen bezalakoa… baina oraindik ez zara bihurtu nahi duzun hori ere.

Eta tarte horretan, ezinegona agertzen da:

- Zalantzak.

- Segurtasun falta.

- Nor zaren galdetzea berriro eta berriro.

Hazten ari zarenean, askotan gauzak berrikusi behar dituzu:

- Sinetsi izan duzuna.

- Onartu izan duzuna.

Eta baita mantendu izan dituzun harremanak ere.

Eta horrek deseroso egiten du bidea.

Batzuetan, urruntzea dakar.

Beste batzuetan, barruko gatazka.

Baina deserosoa izateak ez du esan nahi oker zaudenik.

Alderantziz.

Askotan, deserosoa izatea da mugitzen ari zaren seinalea.

Zure barneko egia zahar batzuk uzten ari zarelako.

Eta berri batzuk sortzen ari direlako.

Haztea ez da beti lasaia.

Ez da beti argia.

Baina benetakoa da.

Eta pixkanaka, deserosoa den horrek ere zentzua hartzen hasten du.

Zure bidea eraikitzen ari zarelako.

 

Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.

💛💛💛💛

 

#hazkundea

#deserosotasuna

#barnealdaketa

#kontzientzia

#garapenpertsonala

#egia

#AneLoreAlzuri


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

🫶BESTEAK ZAINTZEA BIZIRAUTEKO MODUA IZAN ZENEAN

⚙️AUTOESKAERA: BABESLEKU ETA ZIGORTZAILE ALDI BEREAN