🌊 ZURE KONTZIENTZIA BERRIAREN ETA ZURE INGURUAREN ARTEKO TALKA
Egun on, irakurle maitea;
Batzuetan, barruan zerbait aldatzen hasten da:
- Pentsatzeko modua.
- Sentitzeko modua.
- Bizitza ulertzeko modua.
Kontzientzia zabaltzen hasten denean, gauzak beste begi batzuekin ikusten hasten zara.
Lehen normalak iruditzen zitzaizkizun egoerak, orain ez dira hain erosoak.
Lehen onartzen zenituen dinamikak, orain zalantzan jartzen hasten zara eta orduan agertzen da talka.
Zure barruko aldaketaren eta zure inguruko errealitatearen arteko talka.
Zure inguruko pertsona batzuek berdin jarraitzen dute, ohiturek berdin jarraitzen dute, harremanek ere, askotan, ez dute erritmo berean eboluzionatzen eta horrek barruan tentsioa sortzen du:
- Batzuetan bakarrik sentitzen zara.
- Batzuetan ulertua ez.
- Batzuetan, zalantzan jartzen duzu ea bide egokian zauden.
Baina kontzientzia berriak beti dakar zerbait garrantzitsua:
- Egiarekiko hurbiltasuna.
- Zure barneko ahotsa argiago entzuten hasten zara.
- Zure mugak hobeto ezagutzen dituzu.
Eta pixkanaka, zein bide den zuretzat egokia argitzen hasten da.
Talka hau ez da atzerapausoa, hazkundearen seinale da zure barruan zerbait esnatzen ari delako.
Eta nahiz eta une batzuetan deserosoa izan, bide honek askatasun handiago batera eramaten zaitu.
Zure egiarekin lerrokatuta bizitzera.
Besarkada bat jaso bihotzetik eta gogoratu partekatzeaz.
💛💛💛💛
#kontzientzia
#hazkundea
#barnealdaketa
#autozentzua
#garapenpertsonala
#egia
#AneLoreAlzuri
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina